WAPOA.NET, hezitzaileek (aita, ama, aitona, amona, irakaslea, osaba, izeba), haurrei erantzunak emateko orduan, erabilgarria izan dezaketen tresna didaktiko baten beharra ikusten duten pertsona talde baten ekimena da.
Tresna didaktiko honi eman diogun izena "Ipuin Didaktikoa" da. Haur ipuin baten forma eta edukin didaktikoa duelako.
Web gunearen izena, sortu dugun pertsonaiagatik jarri dugu : Apo estralurtarra. Pertsonaia hau ez da egun batean sortu, baizik eta proiektu guztia forma hartzen urteak baitaramazki.
Internetek, egunez egun tresna honen laguntza eskertzen duten pertsonengana heltzen ahalbidetzen digu.
Gure helburua erantzuna ipuin formatoan ematea da. Gure ipuin didaktikoak ez dute betiko ipuinen konpetentzia izan nahi. Gainera, betiko ipuinak irakurtzera animatzen zaituztegu, izan ere, haurrak ipuin bat kontatzerakoan guraso, zein irakasleak berarekin igarotako denbora baloratzen du, edozein momentuko opari baino gehiago, azken hau askotan ezin duelarik guraso, zein beste hezitzaileekin elkarbanatu.
Ipuinek toki berezi bat dute gure bihotzean, ez bakarrik kontatzen duten istorioagatik, baizik eta ipuina kontatzen zigun pertsona gogora ekartzen digutelako.
Baina askotan gure seme-alabeei mundua zelakoa den azaldu behar diegu, gure gizatean printzetsa edo printzipe urdina aurkitzearen zailtasunak, guztia arrosa kolorekoa ez dela eta beraien ekintzek ondorioak ekartzen dituztela... eta beraiek babesteko erabiltzen dugun kristalezko bolatxoa ez duela beti funtzionatzen...
Ez gara asko luzatu nahi, nahiago dugu zure denbora mundu honetara ekarri duzun pertsonarekin egoteko erabili dezazun, eta dudarik gabe, gaur egunerako prestatu diezaiozun eskertuko dizuna (nahiz eta hitzez inoiz aitortu ez), kristalesko bolatxoa funtzionatzen ez duenerako...
Ongi etorria!
Ainhoa MAIZTEGI LEZAMIZ
WAPOA.NETeko sortzailea eta langilea
Gizarte eta Komunikazio Zientzietan Lizentziatua WAPOA.NET
K/ Javier Barkaiztegi, 3
20010 Donostia
info@wapoa.net
|