Zer eskaintzen dizugu www.wapoa.net en?

Ipuin Didaktikoak

"Ipuin didaktikoak = zure seme-alabari kostata ematen diozun erantzuna

ipuin formatoan”

Hainbat galdera sortzen zaizkie haurrei heuren burutxoetan: haurrak nondik datozen? Zergatik ez datorren aita/ama berriro etxera? Zergatik den bere ondoan dagoen haurraren azala kolore desberdinekoa? Zergatik du nire lagunak bideo joko berria eta nik ez?

Gurasoek, irakasleek, familiakoek galderen erantzuna badakite. Baina nola azaldu haur bati erantzuna, bere aurretiko ezagupenak kontutan izanik, azalpen teknikoegia edo fantasiazkoegia eman gabe? Haurra aspertu gabe?

Bada web honetan "tresna" bat jartzen dugu zure esku. Tresna, haurrak abegikor duten lengoaia batean idatzia dago:  Ipuinak,  Baina ez dira edonolako ipuinak. Web honetan "Ipuin Didaktikoak" aurkituko dituzu. Ipuin Didaktikoek, ipuinek bezala, haurrarentzat idatziriko lengoaia eta egitura daukate, baina edukian ERANTZUNA, azaltzen dute. Ipuin Didaktikoek haurrek dituzten galderak, zalantzak, kezkak argitzen dituzte, haurraren adina eta erantzunaren gaiak eskatzen duen sentsibilitatea kontutan izanik.

Ipuin Didaktikoak 3tik 12ra bitarteko haurrentzat pentsatuak daude eta adinka (3tik 5era, 6tik 8ra eta 9tik 12ra) eta gaika antolatuak agertzen dira: bullying-a, sexualitatea, gurasoekin batera gauzak egitearen garrantzia, pertsona helduie errespetua, etxean animalia bat edukitzeak suposatzen duen errespontsabilitatea, inbidia, gurasoen lana etxean eta kanpoan, kolaborazioa, etab. Ikus gaien zerrenda.

Ipuin didaktikoen pertsonaia nagusia Apo izeneko estralurtar sinpatikoa da. Apok gure lurra planetari buruzko gauza asko ikasi behar ditu, gure gizartea ahal den neurrian ulertu eta bertan bizi ahal izateko.

Aporen Zerbitzuaren helburua, haurra eta hezitzailearen (aita, ama, irakaslea, aiton-amona) arteko komunikazioa sustatzea da.

Askotan nekatuak heltzen gara etxera eta ia ez daukagu seme-alabentzako denborarik, beraiek lotara joateko ordua delako. Baina 5 minutu badira ere, haurrari galdetu behar diogu bere eguna zelakoa izan den zerbait berria ikasi duen, norbait berria ezagutu duen.

Era natural batean. Ez dugu erantzuna behartu behar, baina bai elkarrizketa sortzen ahalegindu.

Haurrari egunez-egun ohitura hori irakasten badiogu, hau da, gurekin komunikatzen irakasten badiogu, helduagoa bilakatzen denean natural bezela hartuko du seme-alaba eta guraso zein beste hezitzaileen arteko komunikazioa.

Askok nahi dugu 12 urteko gure semeak asteburuan egin duena kontatu diezagun. Baina txikitatik gurekin natural komunikatzen irakatsi ez badiogu, oso zaila izango da bere erantzun naturala, hau da, egiazkoa lortzea.

Aporen web gunean eskaintzen diren "Ipuin Didaktikoek" laguntza bat izan nahi dute komunikazioa sustatzeko, Gurasoen eta Haurraren arteko "zubi" bat izan.

Ez zaio derrigorrez egunero haur bati Ipuin Didaktiko bat kontatu behar, baina, argi dagoena da, web honetan eskaintzen diren Ipuin Didaktikoek zure seme-alabarekin komunikazio natural bat izaten lagunduko dizutela.

Ipuin didaktikoak ikusi eta inprimatu ahal izateko, kode bat eskuratu behar duzu. “kodea” izeneko atalean aurkituko duzu informazio gehiago, hala ere, edozein zalantza izanez gero, jar zaitez gurekin kontaktuan “Kontaktua” deritzon ataletik.

Hurrengo ataletan, eskeintzen dizkizugun Ipuin didaktikoei buruzko informazio gehiago aurkituko duzu.

Mila  esker zure denbora  eta  arretagatik.
Laguntza eskaini ahal izatea espero dugu.

Kode bat eskuratu aurretik, ikus ezazu gaur arte publikatuak ditugun gaien zerrenda, ez baduzu behar duzun gaia aurkitzen, jar zaitez konpromesurik gabe gurekin kontaktuan eta behar duzun ipuin didaktikoari buruzko informazioa bidal iguzu. Behin ipuina publikatua dugunean zure e-postara mezu bat bidaliko dizugu, eta orduan bai eskuratu dezakezu kodea.